Jean Marie Diharce "Iratzeder" Choriak kantuz, zerua urdin Zurekin goizik dut hurrupatu Lore zabalen usain gochoa. Orduko goiza gaur itzul dadin Arrebaņoa, egizu kantu Hurruparaziz bozkarioa. Jean Marie Diharce "Iratzeder" ARRATSEAN (Pindar eta laino 13) Jauntzi luze, jauntzi churi, Ti-ru-ri-ru-ri, ti-ru-ri Zeru-alde kantuz ari... Arin-arin eta garbi, Zoin gora zoazten, zoin gora! Hegalņo bat, hegalņo bi, Gutarik, othoi ez aira! Jauntzi luze, jauntzi churi, Ti-ru-ri-ru-ri, ti-ru-ri Zeru-alde kantuz ari... Zeru-lurren zoragarri, Doala zuen bozņoa, Baitario kantu horri Haurren zorion laņoa. Jauntzi luze, jauntzi churi, Ti-ru-ri-ru-ri, ti-ru-ri Zeru-alde kantuz ari... Zuen chori bihozņoa Dagola bethi kantari. Hartan baita Jaun Goikoa. Atsegiņetan lo ari. Jauntzi luze, jauntzi churi, Ti-ru-ri-ru-ri, ti-ru-ri Zeru-alde kantuz ari... Egon arin, oro piztuz, Tiruri eta tirari Egon arin eta kantuz Zerbeit othoiz-khe iduri... Jauntzi luze, jauntzi churi, Ti-ru-ri-ru-ri, ti-ru-ri Zeru-alde kantuz ari... Jauntzi churi, zeruz zeru Argi chimurrak herrestan, Jauntzi churi, tiruriru. Pindarka ibil airetan... Jauntzi luze, jauntzi churi, Ti-ru-ri-ru-ri, ti-ru-ri Zeru-alde kantuz ari... Jean Marie Diharce "Iratzeder" ELIZA-CHORI ) (Zeru menditik 13-14) Gure haur denboraz orhoit zira ote? Ahantziko zaitan ez dut uste, Arreba, hil arte... Itsas bazterrean biek elgarrekin Onthuts zer lasterkak ditugun ba egin! Zoin dohatsu ginen nork lezake jakin! Gure haur jostetez orhoit zira ote? Ahantziko zaitan ez dut uste, Arreba, hil arte... Orori behatuz irriz ginen ari: Ez ginagoken so bata bertzeari, Irri egin gabe kuchean elgarri. Gure haur irriez orhoit zira ote? Ahantziko zaitan ez dut uste, Arreba, hil arte... Behin mutiko bat harrika jin zaitzun; Ni lasterka jinik joan zen hortik urrun. Zuretzat nor ote ez dezaket bentzun? Balentriņo hortaz orhoit zira ote? Ahantziko zaidan ez dut uste, Arreba, hil arte... Lehen zer irriak, zer nigar gochoak, Biek elgarrekin egin ditugunak! Beha bezat luzaz zure behakoak! Amodio hartaz orhoit zira ote? Ahantziko zaitan ez dut uste, Arreba, hil arte... Tartean etcherat naizenean jiten, Irri gutiago zaiku segur jauzten, Bainan ez zaizkigu kantuak ahanzten. Gure kantu hetaz orhoit zira ote? Ahantziko zaidan ez dut uste, Arreba, hil arte... Kantuz ari gare ba, bainan noiz arte? Bertze bat eta zu noiz joanen zarete? Zoazki bozik!... noizbeit... nitaz orhoit zaite. Gure haur denboraz orhoit zira ote? Ahantziko zaitan ez dut uste, Arreba, hil arte... Jean Marie Diharce "Iratzeder" ARREBA (Pindar eta laino 10-11) Zato nere altzorat hupa. Maite, hupa! Eman ottori pa Eta dugun aitatto egarrekin aipa... Maite begi zabala, dena aita begi, Zuk bezala zituen bero eta ilhun, Amets gaitzez baitzaukan bihotza bethegi. Hurbil zakizkit, Maite, dutan doi bat entzun Surik baden zu baitan pil pil ari denik, Bere amets pindarrik utzi othe dautzun. Zato nere altzorat, hupa, Maite hupa! Eman ottori pa Eta dugun aitatto elgarrekin aipa. Hoin kartsurik ez baitut nihor ezautu nik, Piztuko zautzun harek bihozņo hortan su, Zerbeit kantuņo nero ikasiz jadanik. Ai, hor balitz, hor balitz, zoin laiten dohatsu, Bere alabaņoa besotan harturik, Mathel irritsu hoier ematea musu! Zato nere altzorat, hupa, Maite, hupa! Eman ottori pa Eta dugun aitatto elgarrekin aipa. Ohakoan churrungan lo zinaudelarik, Bu urthe gaur ukurtuz pott eman dautzula. Bi urthe gaur etchetik gan dela tristerik... Gan da eta han dago izarrak bezala Bizia eskainirik bethikotz dirdiran. Maite maiteņo hunen zaintzaile ichila... Zato nere altzorat hupa, Maite, hupa! Aitattori bezala eman Ottori pa! Ottoren nigarreri ez egin kasurik Zoazi, maite ttikia, jostetan aitzera. Ez egon hola, zoazi panpiņa harturik. Ez egon harritua Ottori begira. Zoazi Jauzi-mauzika, chori bat iduri. Oi bazinaki, Maite maiteņo gaichoa! Zoazi kantuz, ezachol, ttiru ta ttiruri Oi nola ur litaken zure bihotzņoa! Baziņaki zoin urrun joan zaikun Aitatchi. Joan, dena zain ta pilpil, treinaz eta oinez, Nahiz han Aitatchoren hobia ikusi, Ez baitzauken gaichoa doluz eta minez. Joan da eta han egon luze belauniko, Hitzik gabe behatuz lurrerat, nigarrez... Eta soldado manta altchatu orduko: Lohian zenbeit hezur: deus, deus eta deus ez... Oi Maite maiteņoa, ez beha Ottori! Egin irri ta jauzi, chori bat iduri. Hemen nauzu, ni Otto, othoitzean ari, Arinki nausi zaiten geroko gaitzeri. Jean Marie Diharce "Iratzeder" ZURE AITATTO (Zeru menditik 22-23) Atxo bira bira Dantzan aitu zira. Argiz istu, kheaz zoro Soinu zirimolean, Irriz, kantuz, dantzan oro Aitu zizte batean. Atzo bira bira Dantzan aitu zira. Arin arin errabian Dantzan, begiak arrai, Aitu zira gau guzian Eta lo zaude orai. Atzo bira bira Dantzan aitu zira. Orai zuri beha nago Lo zurrungan egoki, Zenbatenaz urusago Naizen ni bazinaki! Atzo bira bira Dantzan aitu zira. Doi bat zare aberetu: Soinuz burua gogor Atzarriko zare histu, Zozotu eta mokor. Atzo bira bira Dantzan aitu zira. Bai eta ni belauniko, Jaunaren gochatzen, Noizbeit zure argitzeko Othoitzez ari nintzen. Jean Marie Diharce "Iratzeder" ATZO (Pindar eta laino 13-14)