Mikel Azurmendi Intxausti ni enaiz poeta iturria idekiz ene poesia prosa da; nerea bizitzaren prosa zakarra. "un soir tu me sacras, poäte" -ezin dut esan- Rimbaud'ek bai ez egun ez bihar ez dut Baudelaire imitatu nahi. kañeritik nere zera dijoa zati bat falta zait bainan zera horren billa hasterik ez du merez jaboiak urtuko bai zuan nere poesi urtua prosa da. ezin dut egin karraxi ahula laga zidaten gurasoak eztarria Aresti'ren mailua ezin dut jaso nere esku finak argizaria, nerea bizitzaren prosa zekena ni enaiz poeta saskia naiz ene poesi, zulatua da mailuak ez dit balio, karraxiak etzaizkit ahal pasatzen uzten ditut biak nere poesiaren galbaian, saskian zuloak, poesi apurra zulotikan saski barnean geldituko dire bainan gizonak. Mikel Azurmendi Intxausti HITZAURREA (Euskal elerti 69, 487-488) hoa basora ta ikus harriak; sumatuitzak bere elkartean; baldin bakean eta geldirik, koaitarik gabe ez dituk harri, soitzak kontestuan; inkosziente ta legun baldin ez dituk harri. reporter ofiziua baztarturik sar adi heien mediuan zaunka odolez eta kirofanuan ez balegoz ez dituk harri. hoa oihanera ta entzun hilen argi beltza ozk egiten duan argi kadabera: hagatik ezagun deikek hilen ez den harri heriotza bereganatu ta igartu ezinean odol izarditzen duen herria. Mikel Azurmendi Intxausti RD: (Euskal elerti 69, 525) JAIOA, BERAZ BIZI BIZI, BEREZ BIZI BIZITZA BIZ ITZA HITZA UTSA UTSA EROEN HITZA ERO-HITZA HERIOTZA HERIOTZ HERRI OTZ HERRI HOTZA, ATSIK EZA ATSIK GABEKO HERRIA HERRI HERIOTZ HOTZA HERRI HILA: HILOBIA HERRI!!! HARRI BETIKO GOHIAN BEGO Mikel Azurmendi Intxausti (Euskal elerti 69, 529) begira: desagertuko den panorama alkar ikusi ezinaren sylaba hil zazute obiratu zazute lurrazpiratu aharraren banketerako estaliaz txoriari beste panorama billatzeko esanen diogu eta ahantzi dezala plastiko kabia Anboto hil zela obiratu zutela Gorbea Ahuiña lurazpiratua aharraren sabelerako fundituak arrainari beste panorama bilatzeko ur garbiurdina daraman ibaia Adur hil zela obiratu zutela Oria Nerbion lurazpiratua. aharraren egarria asetzeko ahittuak gizonari ez diogu deus esanen konsumazio-gizartearen txapel azpian plastiku kabiak asmatuaz klase biko itsasoan igariaz zanpazioaren symetriaz baliatuz aharrak esan digu gizonari deus ez esateko begira: desagertuko den panorama. Mikel Azurmendi Intxausti APOKALIPSIS (9. GAUA) (Euskal elerti 69, 510-511) erantzunak agortu zirenean behatzak beha nituen eta hamar ziren eta zikinak erantzunak ixildu zirenean anaiari galdegin nioneta hilik zegon tiroz eta lepraz erantzunak desenrantzun zirenean ezpata bilusi bihurtu ziren eta kadaber mutuari mihaina zorroztu ta hitzerain. Mikel Azurmendi Intxausti C: (Euskal elerti 69, 522) Xuri guziak ez dira irinak ez beltz guziak ikatzak. 70 dolar xuri eta beltza hintzelako Jackson, beltza hintzelako gosez eta gose dagoen beltzak 70 dolar xuri ebasten Jackson, edo gehiago. 70 dolar xuri eta beltza hintzelako jackson, beltza hintzelako aski dituk izan 70 dolar xuri Jackson, hi akabatzeko gosez eta beltza hintzelako. Xuri guziak ez dira irinak ez beltz guziak ikatzak. Mikel Azurmendi Intxausti (Euskal literatura 72, 92)