Emeterio Arrese Oraindik ez nau menpean atzi ezin bat iritxi nayak, iņoiz ez bere listorrez josi aundikeriazko etsayak; oritzi ta gogoz arturik Izadiaren emaya, naiko atsegin bertan du noski zintzo biz dan artzayak. Ardizain emen bakar bizi naiz nere txabola xarrean, bakarti, baņa zorontsu goiko saroi eder ixillean; pozaren bidez irrintz-oyuka nabillen aldi berean mendi-kolkoak erantzuten dit ots alai bete-betean. Goizean goiz nik begiratzen det urrutiko sortaldera, ta illun-aurrean ziaro dakust eguzkiaren sarrera; begi ta gogo zabal-zabalik lilluratu bat bezela egon ondoren jolas-oyuka zaletsu nabil ostera. Artalde gizen oso bikaņa, esne ta baba txit naro, aldi soil gorri zekenik emen ez det izan egundaņo. Egarri banaiz iturbegia poil-poilka beti maitaro, otorduetan janari ona, gauean berriz lo ta lo... Ta lo gozo au izan oi arren iraute luzea duna begiak ustez itxi orduko sortzen da berriz eguna. Gentzaro maite zoragarria, atsedenaldi biguna...! Lengoz gaņera loak darakar artzayaren osasuna. Goiz nabarrean era xamurrez otoi eztitxu garbia egin ondoren idikitzen det bordagariko esia; larrean pozez yauzika dabil artalde bikain txuria, ta nere barren bildotx antzera biotz esnatuberria. Irrintz-egiņaz goretsirik aiņ izate gargi zintzoa bizi-maill ontan osatu zaizkit soiņ-indarrak eta gogoa. Menditar txiro bat naizela ta basati kaiku loloa?... Ujui, gizarro, igana ziak nere pozaren zantzoa! Oraingo zenbait sasi-jakintsu, gaizto guztien antzera itxu daude-ta sarri litezke amildu negar-lezera. Pozez ain jori dalako berriz artzayaren izakera nik emen ainbat atsegiņ ez du an bean iņor bai zera! Erpiņen'etik, ezpada beintzat egoaldi oso illuna arrano batek lezaken eraz ikusi oi det urruna: itxaso zabal, ibargi naro, baserri jator, txukuna... Ta ikuste alai orren gaņez nik txabola zar untzaduna. Urrin gozoa banatzen dute lardi baso ta zelayak ipar ariņez maita nau emen arratsaldeko garayak. Loreak bere likura damait, itzala pago zardayak, ta iņori baņo lenago musu eguzki goiztar alayak. Goiratu nedin kolko ta zangar sendoak dauzkat aldakai, laister bidetik igo ta goren irrintzika nabil noiznai. Il-obi zarreaz betea dagon mendi mendiyan ardizai Yainko'ri esker ondo bizi naiz. Nere boitzak beti jai! MENDI-MENDIYAN etxe koxkor bat, lizar batzuek aurrean, baratze txiki bat inguruko xakonik babesenean. Bertan iturri gerezi-ondo zardai baten kerizpean, eta basauntzen edan-tokia aitzalde-txulo batean. Ixil osoa... Iņoren zantzo t'aztarnik ez beiņ-ere an; ametsak lagun, ames egin, bai, amets!... mendi-magalean. Ori nai nuke, geigo ezer ez bizi naizen bitartean. Gero... ezurrak arri biurtu Uzturre-mendi gaiņean ta "ni" naizen au betiro bizi goiko zabal urdiņean. Yainko'ri zor bizitza. Berak itz eder au: Zadi! ta bat-batean orrela nere sortze, nere izaki... Egunez ni ezikuskor, gauean oztar-irudi, gaxoen begirale ta olerkarien goyargi. Aratziņe naiz, mendi-mendiko txillaren ama txuri. Izarrak klixk-egin t'egin beren zabalde garbia bitxitu-garayan oi det maizenik agerraldia. Neugaz zillargitzen dira ibai, soro, larredia... ta Auņamendi-ko basauntza berez orrein izutia yauzika urbil zait, atsegingarri baitzaio nere argia. Maitale izan da iņork maita ez ditun gaxoak nere maitenak dira; laguntzik ez diet uka beiņ-ere. Ames-txar-irabi edo kezkarik sortzen bazaie ega bizkor ariņean mugonez erdu natzaie t'arazo-naspil nekegarriak urrutira iges, aldarte. Askotan bidegin arren alur-izara-gaiņean nere oņatzik ez dago ibili naizen bidean. Euriyak ez nau bustitzen, ez ere sakon beltzean iresten arrats illunak, dirdira bai-det soņean Egunez lore, zitori naiz, ta Apezeme arratzean.