Jose Maria Agirre "Lizardi" Oi, lur, oi, lur! Oi, ene lur nerea!... oi, goiz eme, parre gozoz ernea!... Arto musker, mendi, baserri zaarrak; ale gorriz abailduta sagarrak. Oro laiņo mee batek eztalia, urrez oro eguzkiak yantzia... Nekazari, gizandi bat iduri soroan zut: beyondeizula zuri! Zure bazter, gurazko aberria, doa zoro ta (bertan ni) bultzia... Oi ene lur, ba'ninduzu zerea, zu landu, ta zure sariz asea!... Baņan... ezin: beeko bear goriak narama... Agur, soro, sagar, mendiak!... Jose Maria Agirre "Lizardi" BULTZI-LEIOTIK (Biotz begietan 94-96) Txolarretxo, txolarre, Paris-erdikoa: Bourse'ko iskanbilla (gizon zoro batzarre) ez ote da naikoa i izutzeko, axolakabe biribilla? Farol itzali baten txapel-gallurrera etorri aiz txuzen apur ostu bat yaten: batetik bestera, txapelaren muturrak arin dituk gaintzer. Salto banakin, begi ernaiak lurrera: ez aiz i makala: begiraldi luzeegi gabe, baator beera: ez, alearen ordea, yasotzera azala. Kafetxean bainago astiaren yabe zer egin oberik, (ezer ez gogarago) muņak urtu gabe, zerbait, alarik ere, gogo-yolas baizik? Leioak lauso dira, eguraldiaren antzo. Barrenean, giroaren arira, loxustak egite morroi mantal-zuriak daude bazterrean. Begira, beetik gora, berriz txolarrea. Keņuka begiak, irentsi du, gerora, luzatzeka, alea Esku -(?)- peko guri bat boteaz... an'tziak! Paris'ko txolarrea: zertan aiz berezi nere erriko batez? Azalez soin-arrea; barrenez biurri; kideago zaitezten..., eztakit prantsesez! Kanpantorre xaarrean bata bezin lasai, bestea da maiztar Tuileri goitarrean Egingo nuke, bai, angoa lotsa ezetz onuntza ba'nekar. Nun-naitar izan-miņez, ostera, gizona bai txori baldarra! Alegiņak egiņez bebil andik onaa: etxez kanpora beti duk baserritarra. Labur: nere burua Paris'en ikusiz ain lotu ta arlote, otoi nizun zerua, zeatz adiraziz gizon baņo naiago nukela txolarre. Jose Maria Agirre "Lizardi" PARISKO TXOLAREA (Biotz begietan 98-102) I Gau luzea, gau latza gau izar gabea, nekez gendun ikusi aren azkentzea. Gau erdian il zaigu amona gurea; esku gogortuetan dauka gurutzea. II Goiza laņotan jaio zan noiz bait. Leioan apar zuri motela itsasi zegoan. Begiak gorrituta sukaldera noan nere ezurrek ikara goitik berakoan. III Gure sukalde zarra etxe pizgarria bart, lagunarte goxo gaur, bakar gorria. Len epela jario orain otz larria. Amonarekin batez dezu utzi bizia! IV Amonaren alkia ago sutondoan aren ipuirik al dek ik jaso gogoan? Ik ez?, Laratzak? ezta!... Ezuste gozoan geunden, ta gure poza betiko da joan. V Ordun belaunikatu nintzen auts gaņera. Ark gordetako sua zu're il ote zera? Autsa pitinka urratu nuan, beldur bera. Sua bizirik dago! Galduak ez gera! VI Poz oiuak esnaraz nindun bat batean. Zer dakust Jaun aundia! Amona?, benetan? Zerau zakust bizirik begi ninietan.! maitez erantzun zidan: Gaxoa! ametsetan? VII Geroztik ari nazu auts zaarrak astintzen Aiton-amon guztien ipuiak jasotzen Erriaren pitxiak magalean biltzen. Ez baita il gure Erria! zutitu gaitezen! VIII Il ez da eta ez da ilko guk ez badegu nai. Bizi irrikaz zegoan gure maitasun zai, aren susper bearrez goazen nora nai! Pizkor urra ditzagun malkar eta zelai! IX Egizute nerekin aberri-bidea. Bildu dezagun nun nai asaben lorea. Ta gaurdanik goritu gure sukaldea. Ni nor naizen? Asmatu! Euskal Pizkundea! Jose Maria Agirre "Lizardi" EUSKAL-PIZKUNDEA (Biotz begietan 200-212) Biotzean min dut, min etsia, negar ixilla darion miņa. Amona bat nun: gaur, enarak etorri-garaiez aldegiņa. Eguzkirik ez dute leiotan zapiak; aur-yolasik ez dago gaur zure kalean Odeiek lits urratu itxasoak orro. Gizaldi bat geldirik; gero, bat-batean: Ots! Ots! bizion oņok... Errezka bi gizonek argizai oriak; gorputza lau billobok; atzetik andreak. Ai, ene lor arin au zein dudan larria! Besoek ez lan arren, biotzak nekeak... Ots! Ots! bizion oņok... Mendea ia betea, ta ain illaun, gorputz xaar! Bezak gogoa goien i bezin ariņa, ta bezat nik nerea, dei nazatenean, ezin-itzal-Argiruntz egatzeko diņa! Ots! Ots! bizion oņok... Orain larogei urte, kale poz-gabeok eguzkiak zitun-ta zure aur-yolasak alaitzen. Gaur arriak ere baitira itzal..., nork lekuskez, ikusi, urte urdin igesak! Ots! Ots! bizion oņok... Egun zaarrak yoan ta berriak etorri, gaur poz biar oņaze, noiz burni noiz zillar, zenbaitek ondamendi baituten katea lere-sorta bekizu goi-muņoak zear! Ots! Ots! bizion oņok... Bat-batean etan da bizion ots ori. Gorputza laga dugu nunbait. Al-dakit nun! Bultza naute barrura... ņir-ņir aunitz argi..., orsia-antzo sar nazu, begi-lauso ta urgun. Ots! Ots! enagan biotz! Amonatxo! Bakarrik zagoku atean, otz ta gogor, entzuten zure azken-Meza! Zerraldo-olen artetik (negu-gaua iduri) ez al-datorkizu, uluka, aize erruki-eza? Ots! Ots! enegan biotz! Begiok ero ditut noranai doazkit; dantza naasi bat darabilt irudimenean. Goruntz egik, biotza: otoika lasa adi! Ixilla sor ba'dadi ire barrenean! Ots! Ots! enegan, biotz! Ordu bete luzea igaro zan. Noizbait, berriro lor illauna besoek... Urrena, muņo baten gaņean uri ixil bat arki... Poz-oņaze-kateak emen dik etena. Ots! Ots! bizion oņok... Ol bat yaso ta ikusi dut muxu ximela: parre-antxa, bizirik ba'lirau bezela: (Ots! ots! ler adi, biotz) ordun, ixar bat biztu du nere gau beltzak. Begioi malko ixil bat dardarka darite. Noizbait itxaro-kabi biur dan biotzak: (Ots! ots! yauzika, biotz) "Agur! (oiuka dio), gorputz ximur maite! Agur, amonatxo! Egun Aundirarte..." Biotzean min dut, min etsia zotiņik-gabeko negar-miņa. Alatsu txoriak, uda-ondoz, negua du galazi-eziņa. Jose Maria Agirre "Lizardi" BIOTZEAN MIN DUT (ILLETA-ERESI) (Biotz begietan 114-126)