Bernat Etxeparen Olerkiak SAUTRELA Heuskara da kanpora eta goazen oro dantzara. O Heuskara, lauda ezak Garaziko herria, Zeren handik ukhen baituk behar duyan thornuya. Lehenago hi baitintzan lengoajetan azkena, Orai aldiz izanen iz orotako lehena. Heuskaldunak mundu orotan preziatu ziraden, Bana haien lengoajiaz bertze oro burlatzen, Zeren ezein skripturan erideitzen ezpaitzen; Orai dute ikasiren nola gauza hona zen. Heulkaldun den gizon orok altxa beza buruya, Ezi huyen lengoajia izanen da floria. Printze eta iaun handiek orok haren galdia, Skribatuz hal balute ikhasteko desira. Desir hura konplitu du Garaziko naturak Eta haren adiskide orai Bordelen denak, Lehen inprimatzalia heuskararen hura da; Basko oro obligatu iagoitikoz hargana. Etai lelori bailelo leloa zarai leloa! Heuskara da kanpora eta goazen oro dantzara. LINGUAE VASCONUM PRIMI tiae per Dominum Bernardum Dechepare Rectorem fancti michaelis vesteris. (1545)