Hiru gezi Altzatu egin dut eskuineko besoa ortzadarrerra eta hiru errainu gori ere hartu ditut ezkerreko eskuaz arkua eta geziak bailiran iaurkititzeko: bata eguzkira gaua sortzeko -eta gaua sortu da- bestea munduak bereizten dituen ohiala urratzeko -eta urratu dira horma eta oihal guziak lurrean- eta hirugarrena ene buruaren aurka zuzentzen dut. ene belaunaldiko buru hobezinak ez zituen erotasunak suizidiora eraman ez dira erakunde armatuko liberatuak eta ez doaz balantzaka heroina xurien xerka beren bizitzari zentzu bat aurkitu ezean opusekoak baino haur gehiagoz erditzen dira ene belaunaldiko buru hoberenak eguneroko bizitzan higatzen dira familia ugari bati amore eman ezinez eta poema luzeak irakurtzeko astirik gabe ez dakit zer senditzen duten eguberrietan gutaz oroitu eta christmas doratuak igortzean hor horma lohi horretan duk eskegia lehioa begira ezak argia begira ezak leihoa duk eskegia horma lohi horretan hor